XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Historiaurreko herriskak

Neolitikoa, harri berri edo leunduaren aroa: orain dela 10.000 urte.

Sekulako iraultza

Garai hartako gizon-emakumeek, aurrerapen handiak egin zituzten.

Harria leuntzearen ondorioz, armak eta lanabesak askoz finagoak ziren.

Garia ereiteko lurra lantzen eta abelazkuntzako lehen urratsak ematen ere hasi ziren.

Harri leunezko aizkorak.

Harria igurtziz, leundu egiten zuten.

Leunkaria, harri gogor bat zen, gehienetan harearrizkoa.

Lehen hiriskak

Gizon-emakumeek, nomada izateari utzi eta leku jakin batean finkatu ziren: sedentario bihurtu ziren.

Etxeak egin eta elkartuz, herriskak osatzen zituzten.

Lanbideak ere banatu egin ziren: batzuek, lanabesak edo saskiak egiten zituzten; beste batzuk nekazaritza edo abeltzantzan jardungo zuten; eta bazeuden arropak josten edota ontziak fabrikatzen zituztenak ere...

Etxolaren gailurrean, zulo bat zegoen, sutegiak sortzen zituen keak kanporatzeko.

Artzantza

Behiak, zerriak eta ahuntzak ere hazten zituzten.

Laborantza.

Lanabes berriak behar ziren (igitaiak, aitzurrak...)

Buztinezko lehen ontziak

Sare-arrantza